·

·

·

Zineleku 2018 Arabako Foru Aldundiko Gazteriaren Foru Erakundeak antolatutako programa da, eta Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntza ere badu. KalakaLab-ek sustatutako proiektu honek hiru urte beteko ditu aurten.

 

Gainera, aurten, Zineleku da Arabako Foru Aldundiaren bidez “Eskerrak giza eskubideei” kanpainari atxikiko zaion proiektua. Kanpaina hori euskal erakundeek sustatu dute, Gutun Unibertsala onartu zenetik 70 urte beteko direla ospatzeko. Horiek horrela, proiektuaren xedeetako bat 2018an da giza eskubideen ezagutza eta garrantzia sustatzea gazteen artean, ikus-entzunezkoen sorkuntzaren, ikusizko arteen eta zinemaren bidez.


Informazio gehiago nahi izanez gero, klick egizu hemen.

|

To play, press and hold the enter key. To stop, release the enter key.

press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
press to zoom
 

IKASTAROAK

Haien lanaren bitartez, bi-biek, diziplina artistikoen mugak esploratzen dituzte. ZINELEKU 2018-n, ikuste esplorazio batetan murgilduko gaituzte, non ikus-entzunezko pieza baten sortze eta erakusketa formatuen zabaltzea bilatuko den. Pieza hori, Mursego, Audiolab eta Sonora Estudios-en lanekin osatuko da.

Performance
eta esplorazio filmikoa
Zazpi T´erdi eta
Sra Polaroiska

Bigarren urtez, ZINELEKUk proiektuen garapenerako atal bat zabaltzen du. Honen helburua ikasleek proposatutako proiektuak bertara datozen profesionalekin batera garatzea da. Programatutako saioetan, istorioen definizioan, aurkezpenen prestakuntzan eta proiektu horien karpeten inguruan lan egingo da, taldeak berak ere daukan autoelikatzeko gaitasunari esker.

Aholkularitza eta proiektu garapena
Paul Urkijo,
Marian Fernández
eta Ana Pfaff

Gazte eta saritutako zuzendari honen begiradaren bitartez, zinema zuzendaritzaren lana jorratuko dugu.

Zine zuzendaritzarako apunteak
Mar Coll

ZINELEKUk soinuaren lanketari garrantzi handia emango dio aurtengo edizioan. Hau dela eta aukera paregabea izango dugu  soinua bera esploratzeko, baliabide artistiko eta esperimental gisa ikus-entzunezkoaren barruan. Profesional ezberdinekin gauzatuko diren saioez gain, esperientzia praktiko bat garatuko da ere bai, non ikus-entzunezko pieza kolektibo bat sortuko den.

Musika esperimentazioa, soinu banda, zuzeneko soinu grabaketa eta soinu post-produkzioa
Mursego, Audio-Lab, Sonora Estudios,
Sra. Polaroiska
eta Zazpi T’erdi

Super8mm-aren errebelatuari dedikatuko zaion gautxori-saioan (ikasleek aldez aurretik filmatutako pieza batean oinarrituta) teknika ekologikoekin (Kafennol) esperimentatuko dugu, bai eta etxeko telezine bat egiten ikasi ere.

Super 8mm errebelatu edo desagertze zorian dauden teknika analogoak
Clara Sánchez
Dehesa eta
Luz Roja Kolektibo

ZINELEKU 2018n zine programazio eta komisariotzan murgilduko gara. Zer lan burutzen du zine komisario batek? Zein da kuratzaile/komisariotza eta programazioaren arteko ezberdintasunak? Nola sor daiteke diskurtso bat, pentsamendu ildo edota pentsamendu kritikoa komisariotzaren bitartez? Horiek eta gehiago izango dira jorratuko diren kontuak.

Zine programazio eta komisariotza
Garbiñe Ortega

Parte hartzaileen sortze prozesuen inguruan lan egingo dugu, sorkuntza fase bakoitza jorratuz eta ikus-entzunezkoa lantzeko bide ezberdinak kontuan hartuz.

Proiektuen gauzatzea
Carlos Casas

ZINELEKU 2018k sormen eta pentsamendu prozesuak berrituz mugak apurtzea proposatzen du. Horretarako, arte eszenikoetara hurbilduko gara, ikusteko, entzuteko, sentitzeko eta esperimentatzeko daukagun gaitasuna transformatzeko helburuarekin. Idoia Zabaletak ZINELEKU 2018n gutun zuria izango du, eta aurtengo edizioaren lehen lantegia bere esku egongo da.

Mugimendua eta begiradaren eraikuntza
Idoia Zabaleta

Zazpi T’erdiren pieza erabakikorra den Iñaki Sagastumeren begiradaren bitartez “guerrilla ekoizpenaren” teknika, estrategia eta arteak ezagutuko ditugu.

Dagoenarekin ekoizten
Zazpi T´erdi
 

IRAKASLEAK