


Zineleku 2018 Arabako Foru Aldundiko Gazteriaren Foru Erakundeak antolatutako programa da, eta Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntza ere badu. KalakaLab-ek sustatutako proiektu honek hiru urte beteko ditu aurten.
Gainera, aurten, Zineleku da Arabako Foru Aldundiaren bidez “Eskerrak giza eskubideei” kanpainari atxikiko zaion proiektua. Kanpaina hori euskal erakundeek sustatu dute, Gutun Unibertsala onartu zenetik 70 urte beteko direla ospatzeko. Horiek horrela, proiektuaren xedeetako bat 2018an da giza eskubideen ezagutza eta garrantzia sustatzea gazteen artean, ikus-entzunezkoen sorkuntzaren, ikusizko arteen eta zinemaren bidez.
Informazio gehiago nahi izanez gero, klick egizu hemen.