KALAKALABek erkidego bat sortu nahi du zinemagintzaren inguruan, zinemagintzan trebatu zenbait jakintzatan oinarrituz eta gizarte ehunak eraiki ikus-entzunezkoen bidez, bai eta ikusle kritikoak eta ikusle parte-hartzaileak sortu; filmak ohikoak ez diren lekuetan erakutsiz eta ume eta profesionalentzako lantegiak eta zenbait jakintza uztartzen dituzten jarduerak egin. Gure kooperatiba honek ekonomia soziala eta solidarioa ditu ardatz, eta etekin ekonomikoen aurretik jartzen ditu erkidegoa eta jasangarritasuna. Gure konpromezu nagusiak hezkuntza, parte-hartzea, berdintasuna, gardentasuna, erkidegoa, jasangarritasuna, solidaritatea eta etika soziala dira.

 

Kooperatiba hori kulturaren, hezkuntzaren, zinemagintzaren eta sorkuntza garaikidearen alorreko eragile profesional independenteek eratzen dute. Haren jardunak, sorkuntza, kudeaketa, aholkularitza, prestakuntza, gaitzea eta proiektuen eta beste ikus-entzunezko zerbitzu batzuen diseinua eta gauzatzea dira. Guretzat, zinema herritarrei hurbilarazteko era bat da ikus-entzunezkoa ahalduntze tresna gisa erabiltzea, hausnarketa eta pentsamendu kritikoaren katalizagailu gisa, aisialdi eta hezkuntza jardueretan sormena eta talentua piztu eta bultzatzeko.

Antolatzaileak

Laguntzaileak

Babesleak

GAZTERIA COLOR PEQUE.jpg