·
·
·

HITZALDIAK · PROIEKZIOAK · PERFORMANCE · LANTEGIAK...

Uztailak 23 Astelehena
Ikus-entzunezko performance-a, zine zabaldua:

19:00
Baratza Aretoa
TENDRÁ QUE SER AQUÍ Y AHORA
Zazpi T'erdi
Zuzeneko zinema, performance eta soinu inprobisazioarekin esperimentatzen duen entsegu irekia. Ez-fikzioaz eta autobiografiaz zeharkatutako formatu nahasketa.
Proiekzioa:
22:00
Santa María Katedralaren arkupea
CONVERSO
David Arratibel / 2017 / 61 min / Jatorrizko bertsioan
Nire familia osoa fede katolikora bihurtu da. Nire eta haien arteko distantzia handiagotzen zihoan egunero eta horregatik film bat egitea pentsatu nuen, Espiritu Santuak euren bizitza bai eta nirea ere nola aldatu duen ulertzeko. Maitasun, falta, hutsune eta distantziaren inguruko pelikula bat.
* David Arratibelek aurkeztua.
Uztailak 25 Asteazkena
Kontzertua:

22:00
Baratza Aretoa
MURSEGO BARATZAN
Mursego
Mursego Maite Arroitajauregi da. Mursego saguzarra da portugeses. Mursegok musika egiten du cello batekin, loop station pedal, txiflo, platillo txinatarrak, embolodun txirula, pandereta, ukelelea, koloretako argiak dituen teklatu batekin, autoharpa, rimak, palmak, inprobizazioa eta ahotsa erabilita.
Uztailak 26 Osteguna
Performance filmikoa:

22:00
Baratza Aretoa
PERFORMANCE FILMIKO KOLEKTIBOA
Sra. Polaroiska, Mursego, AudioLab, Zazpi T'erdi + ZINELEKUko ikasleak
Euskal ikus-entzunezko artista garrantzitsuenen eta ZINELEKUko gazte-talentuen arteko lan kolektiboaren estreinaldia.
Uztailak 27 Ostirala
Performance, instalazioa:

22:00
Fueros Plazako Bolatokia
AVALANCHE
Carlos Casas AudioLab-ekin batera / 2009 / 60 min / Mutua
Hichigh herriaren inguruko filma, munduko herri altuenetariko bat. Avalanche zinema, musika eta paisaiaren arteko erlazioaren bilaketa da, esperientzia fisiko eta mentala.
Uztailak 28 Larunbata
Hitzaldia:

19:00
ZAS Kultur Espazioa
REALIDAD AUMENTADA: Pensar, narrar, transformar.
Amador Fernández Savater. Ikerlea eta editorea.
Gure munduan ez dago iritzi edo irudi gehiegikeria, estereotipoena baino. Pentsatzea eta kontatzea, estereotipoen kontrako borrokak dira: munduak, ikusitako, jakinda eta bizitakoa bezala aurkezten digunaren kontrakoa. Errealitatea biziagotzeko formak.
Uztailak 29 Igandea
Hitzaldia:

19:00
ZAS Kultur Espazioa
MONTAR LAS HISTORIAS PROPIAS
Mar Coll, Ana Pfaff
Batera lan egin duten zuzendari eta muntatzaileak esperientzia propioetan oinarritutako istorioen inguruan hitz egingo digute eta muntaketaren garrantziaz arituko dira ere.
Proiekzioa:
22:00
Baratza Aretoa
TRES DÍAS CON LA FAMILIA
Mar Coll / 2009 / 86 min / Jatorrizko bertsioa gaztelerazko azpit.
Vich i Carbó familiaren patriarka hil ondoren, hiru eguneko gaubeilak familia arteko liskarrak, itxurakeria eta burgesia kontserbadorearen hipokresia azaleratzeko balioko du.
* Mar Collek aurkeztua.
Uztailak 30 Astelehena
Hitzaldia:

19:00
ZAS Kultur Espazioa
PRODUCIR CON LO QUE HAY
Iñaki Sagastume (Zazpi T'erdi y Filmotive)
Zazpi T´erdi-ren funtsezko pieza den Iñaki Sagastumeren ikuspegiaren bitartez, “gerrillako produkzioa”-ren teknika eta estrategiak esploratuko ditugu.
Proiekzioa:
22:00
Artium Plaza
VERANO 1993
Carla Simón / 2017 / 97 min. / Jatorrizko bertsioa gaztelerazko azpit.
Fridak sei urte ditu. Bere ama hil ondoren adopzio familiarekin biziko duen lehen udari aurre egingo dio. Bere ingurunetik urrun, mendian, bere bizitza berrira ohitu beharko da Frida
* Ana Pfaff-ek aurkeztua.
Uztailak 31 Asteartea
Proiekzioa:

22:00
Falerina Lorategia
GORPUTZ KAIOLAK
Giza eskubideen inguruko film labur programa.
60 min / Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin
Giza Eskubideekin erlazionatutako hainbat arazo jorratzen dituen film laburren programa da hau: biktimen isilaraztea, kultura arteko talkak, migrazioa eta pertsona errefuxiatuen gatazka, besteak beste.
* Film Azpit (CEAR Euskadi) eta Oihaneder Euskararen Etxea-rekin batera aurkeztua.
Abuztuak 2 Osteguna
Proiekzioa:
22:00
Falerina Lorategia
EUROPA EN 8 BITS
Javier Polo / 2013 / 76 min / Jatorrizko bertsioa gaztelerazko azpit.
Agertoki musikala berritzeko asmoarekin modu kreatibo batean berrerabiltzen diren teknologia zaharkituen inguruko dokumentala.
* Dock of the bay-ek aurkeztua.