KalakaLabek Euskadin burutzen duen ikus-entzunezkoen arloan trebatzeko, horiek ekoiztu eta erakusteko programa da ZINELEKU, Arabako Gazteriaren Foru Erakundeak antolatuta eta Vitoria-Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuaren laguntzarekin.

Ikus-entzunezkoen sortzaile berriei, ikuspuntu komunitariotik abiatuta, diziplinarteko trebakuntza eskaintzea du helburu.

 

Murgiltze proiektu hau Gasteizko Alde Zaharrean gauzatzen da nagusiki, elkarrekintza eta hartu-emana sustatzen dituen eremu batean, eta horri esker, prestakuntza eta sorkuntza partekatzen diren esperientzia ezin hobea bizi daiteke.

Proiektuaren parte-hartzaileak Gasteizko Santa Maria Aterpean (Araban) biziko dira elkarrekin, hamabi egunez, 2019ko uztailaren 16tik 27ra. Egun horietan, zinema lantegi, eta zinemagintzako edota beste arte batzuetako profesionalen eskola magistraletara joango dira, eta proiekzio, performance eta kontzertuetan parte hartu ahal izango dute.


Informazio gehiago nahi izanez gero, klick egizu hemen.

DEIALDIA

ZABALIK

Ekainak 17arte

 

IKASTAROAK

    Sra Polaroiska  “Eszenaratzeko lehen zirriborroak”

    Maider Oleaga  "Gorputzetik idaztea"

    Oskar Alegría  "Generoaren dislokazioak"

    Alfredo Costa Monteiro "Soinu kartografia berri batetarako praktiak"

    Idoia Zabaleta  "Joan etorriak"

    Diana Toucedo   "Begirada documentala"

    Txubio Fdez de J.  “Hiri deribak”

    Maite Arroitajauregi  “Gorputza eta soinuak”

 

IRAKASLEAK

Antolatzaileak

Laguntzaileak

Babesleak

GAZTERIA COLOR PEQUE.jpg
BV5B8631